Askotariko ekintzaz betetako hilabetea dator

Mirari Altube Arrese 2022ko mar. 4a, 14:01

Umeendako antzezlanarekin emango diote hasiera, aste bukaeran, Arkupeko egitarauari, eta horri batuko zaizkio Martxoaren 8aren bueltako agenda eta korrika kulturalaren barruko ekintzak; gainera, Fun Dantz jaialdia itzuliko da kiroldegira.

Bete-beteta datorren martxoko kultur agendari hasiera emango diote bihar, zapatua, Arkupen. "Berdintasun Sailarekin elkarlanean antolatutako ekitaldi mordoxka bat daude, eta Kultura Sailetik bideratutako beste hainbeste; zinema, esaterako", adierazi du Kultura zinegotzi Ainhoa Caberok. Hain zuzen ere, zinemari dagokionez, Muerte en el Nilo eta Licorice pizza filmak izango dituzte helduek eta Ainbo: Amazoniako gerraria eta Encanto, umeek.

Hilabeteari hasiera, baina, Nomadak antzezlanak emango dio, bihar; Gasteizko Teatro Paraiso konpainiak bi emakume nomadaren gaineko ikuskizuna aurkeztuko du. Ipuin kontaketa ere izango dute umeek hilaren 16an, liburutegian: Filomena musugorri, errege! eskainiko die Maite Francok. Eta hilabetea bukatu aurretik, hilaren 27an, beste emanaldi bat izango da umeendako: Adi, grabatzen, ekin! Tomaxen abenturak pailazoen eskutik.

Jon Maia bertsolari, idazle eta abeslariak, ostera, bere bizipenen berri emango du hilaren 17an, euskaraz, eta 24an, gazteleraz, Extremaduratik bertsolaritzara izenburupean. Azken bi kontu horiek Korrika Kulturalaren egitarau barruan antolatu dira.

Mikel Zamoraren kontzertua

Musikari dagokionez, kontzertu bakarra izango da eta aretxabaletar batek emango du, hilaren 25ean. Musika mundura iritsi berri den Mikel Zamorak lehen diskoa aurkeztuko du: Mikel Zamora PR. Indie ukituak dituen pop-rock estiloko disko intimo eta pertsonala da. Oholtza gainean eskarmentu handiko musikariak izango ditu lagun.

Fun Dantz hilaren 26an

Bestetik, dantza urbanoen jaialdia, Fun Dantz, bueltan dator, martxoaren 26an, kiroldegira. Hamazazpi taldek hartuko dute parte, bi kategoriatan banatuta: juniorrak –15 urtetik beherakoak– eta absolutuak –16 urtetik gorakoak–.

Egitaraua osorik

Martxoak 5

  • •12:00 Hitzaldia: ¿Qué nos ha enseñado el covid sobre la soledad?.
  • • 17:00 Antzezlana: Nomadak.

Martxoak 6

  • • 19:00 Antzezlana: Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi.

Martxoak 10

  • • 19:00 Dokumentala: Frabricando mujeres 2.0.

Martxoak 16

  • • 18:00 Ipuin kontaketa: Filomena musugorri, errege!

Martxoak 17 (euskaraz) eta martxoak 24 (gazteleraz)

  • • 18:30 Solasaldia: Jon Maia: Extremaduratik bertsolaritzara.

Martxoak 23

  • • 19:00 Filmak: Zinegoak Hedapena: Bilboko LGTBI Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdia.

Martxoak 25

  • • 20:30 Kontzertua: Mikel Zamora.

Martxoak 27

  • • 17:00 Pailazoak: Tomaxen abenturak: Adi, grabatzen, ekin!

Martxoaren 30etik apirilaren 1era

  • • Huhezinema: XV. euskal film laburren jaialdia.

Martxoaren 3tik 31ra

  • • Erakusketa: Amaia Aranzabal, Arantxa Baskaran eta Matilde Sainz margolari arrasatearren pintura lanak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak