Hona hemen Ixadebalde azokan parte hartuko duten dendak: Amaia ume denda, Asensio, Belar Meta, Haurrak, Kilima, Titare, Almila Shop, Tak eta Zubia. Eta jatekoa eta edatekoa izango dute, Kilokak eta Hankabeltz urdaitegiak. Merkatariak "penatuta" agertu dira eguraldiak ez dietelako lagun egin lehen egunean baina beherapenetan geratutako hondarrak kentzen dihardutela poliki-poliki adierazi dute eta horrekin "gustura" daude.


Beste bi egunetan zabalik
Bi egunotan ere azokaren ateak zabalik izango dira; gaur, egubakoitza, goizez –10:00-13:00– eta arratsaldez –16:30-20:00– eta 5ean, zapatuan, goizez bakarrik –10:00-14:00–. Ohi legez, opariak banatuko dituzte "sari" gisa; merkatari bakoitzak 50 euroko bonuak zozketatuko ditu erosketak egindako bezeroen artean.