Bi autok talka egin dute Aretxabaletako saihesbidean

Mirari Altube Arrese 2022ko martxoaren 4a

Auto ilara Aretxabaletatik irteteko.

Bi autoren arteko istripua izan da Aretxabaletako saihesbidean, Gi-627 errepidean, 06:20 inguruan. Eta bi zauritu eraman dituzte Debagoieneko ospitalera. Gidarietako bat, gainera, harrapatuta geratu da ibilgailu barruan eta suhiltzaileek atera behar izan dute Ertzaintzatik adierazi dutenez.

Istripuaren ondorioz saihesbidea itxi egin behar izan dute eta autoen zirkulazioa Aretxabaleta barrutik bideratu. Auto ilarak sortu dira goizeko lehen orduetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak