Herritarrak zein Udala pozik agertu dira aurtengo Aratusteek emandakoarekin: "Sekulako giroa, jendea oso pozik eta parte-hartze handia karrozei dagokienez. Hortaz, balantze positiboa egin dugu. Argi geratu da aretxabaletarrek Aratuste izpirituari bizirik eutsi diotela", adierazi du Ainhoa Caberok, Kultura zinegotziak.