Ohiko jarduna berreskuratzen hasiko da Basotxo martxoan

Mirari Altube Arrese 2022ko mar. 1a, 10:39

Hainbat erretiratu Basotxoko tabernan.

Donostiara joango dira hilaren 24an, eta zaindariaren eguna ere ospatuko dute, data zehaztu gabe izan arren.

Basotxo erretiratuen elkarteak jakinarazi du ohiko lan-jardunari heldu eta bertan behera utzitako ekintzei helduko dietela martxoan. Honela adierazi du Aitor Alberdi presidenteak: "Koronabirusak eragindako osasun egoera gainditzen hasi gara, eta, neurri murriztaileak kendu dituztenez, jarduera guztiak abiaraziko ditugu".

Donostiara martxoaren 24an

Martxoaren 1ean ospatu izan duten Aingeru Guardakoaren eguna, zaindariarena, atzeratu egin dute: "Ez da bertan behera geratu, eta data berria zehazterakoan jakinaraziko zaie bazkideei".

Txangoei dagokienez, dagoeneko hasi dira antolatzen. Martxoaren 24an, eguena, Donostiara joango dira, goiz-pasa; gero, Urnietako Oianume sagardotegian bazkaldu eta iluntzean itzuliko dira. Izena emateko epea zabalik dago, martxoaren 16ra arte; Basotxotik pasatu behar da, 11:00etatik 12:00etara. Arkupen emango dituzten ikastaroak antolatzen ere hasi direla gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak