Ia 50 lagunek hartu dute parte, guztiak gizonezkoak, eta giro polita sortu da bolatoki inguruan. Jokalari asko aretxabaletarrak izan dira baina kanpotik etorritakoen taldea ere ez da atzera geratu; Elgetatik, Soraluzetik, Eibartik eta Markinatik etorri dira, besteak beste.
Soraluzeko Jose Antonio Nuñezek jaso ditu 100 euro eta urdaiazpikoa; izan ere, sei txirlo bota dituen bakarra izan da. Hurrengo hirurek hiruna txirlo bota dituzte, eta berdinketa hausteko botaldiaren ondoren honela geratu da sailkapena: bigarren, Eibarko Axola Barri elkarteko Bittor Astigarraga; hirugarren, Jesus Mari Gorosabel; eta laugarren, Ekaitz Oñate eskoriatzarra. Bosgarrena, ostera, Elgoibarko San Migel elkarteko Jabier Osoro izan da, bi txirlo jota.