Frontenis txapelketan izena emateko epea bukatzear da

Mirari Altube Arrese 2022ko otsailaren 26a

Emakumezkoen frontenis txapelketa antolatu du UDAk, eta dagoeneko, bederatzi bikotek eman dute izena. Horretarako epea oraindik zabalik dago, hilaren 28a arte, hain zuzen ere –10 euro ordainduta bikoteko–,
eta helbide honetara idatzi behar
da: emakumefrontenisaUDA@gmail.com. Txapelketa martxoaren 5ean eta 6an jokatuko da.

Motorrak berotzen joateko, taldetxo bat eratu gura dute entrenamenduetarako. Eta UDAtik iragarri dute, astelehenetan 20:30etik 21:30era bitartean, aukera izango dutela horretarako, Iturrigorri pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak