Irabazleak jasoko ditu 100 euro eta urdaiazpikoa; bigarrenak, 75 euro eta txerri-besoa; eta ondorengoek, 50, 30 eta 20 euro, hurrenez hurren.
Izan Bidea bola-jaurtiketa
Martxoan sartu berritan, hilaren 5ean, beste txapelketa bat jokatuko da bertan: Izan Bidea bola-jaurtiketa. Aretxabaletako Sarek antolatu du hori, Gari Atxabaltara leloarekin. 12:30ean hasiko da, eta izena emateko ordubete lehenago irekiko dute.