Toponimia taldeko Julen Abasolok eta Gorka Madinabeitiak egin zituzten gidari lanak, eta haiei egin zien lagun Aitor Bolinaga oñatiarrak.
Urkulu urtegiaren horma albotik abiatu ziren, eta handik, zortzi kilometro pasako ibilbidea egin: Kortaburu, Txurleku, Gorordo, Gorordotxiki eta Urrexolagarai. Han eta hemen geldiuneak eginda berbetarako gai izan zituzten, iturrien eta errekatxoen bueltako kontuak, gas-hodiaren gainekoak, leinuen borrokak eta beste hainbat istorio eta kontakizun bitxi.
Toponimia taldeak egindako hamabigarren eta azken ibilaldia izan da eta hori ere jaso du Aretxabaleta. Hamaika ibilaldi eta istorio liburuan.