Aitor Perez UDAko kapitainak adierazi duenez, partidua ondo jokatu dute, eta egindako lan ona azpimarratu du. "Partidu ona izan da, eta serio aritu gara lehiatzen. Hasierako minututan gola sartzea erabakigarria izan da, eta bigarren golarekin 2-0 joan gara atsedenaldira. Elgoibar aurkari zaila izango zela bagenekien, izan ere, sailkapenean bigarren postuan zeuden, baina, aurre egin diegu eta hiru puntu garrantzitsu lortu ditugu. Orain, beraiek hirugarren postura jaitsi dira, eta gu beraiengandik bost puntutara gaude, laugarren postuan".
Puntuak lortu dituzte bailarako talde guztiek
Bailarako gainontzeko taldeek ere emaitza onak izan dituzte. Mondrak, 4-1 menderatu du Hernani, Mojategin, eta sailkapenean, bosgarren postuan daude zuri-moreak. Golegileak Iker Sanchez, Oihan Rodriguez, Josu Arizmendiarrieta eta Unai Estrella izan dira. Bergara ere goiko postuetara begira dago, eta gaur, Añorgaren kontra 1-0 irabazita, hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte Eukenen golari esker. Aloña Mendik, berriz, etxetik kanpora jokatu du partidua. Ezin izan dituzte hiru puntuak eskuratu, eta bakarrarekin konformatu behar izan dira. Bina egin du Aloñak Ordiziaren aurka.