Aratuste giroa zabaldu du Txapel Txinek Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2022ko otsailaren 19a

Suhiltzaile mozorrotuta Aratuste giroa piztera etorri da Txapel Txin, beste behin. Neska-mutikoek harrera ezin beroagoa egin diote eta kalerik kale jardun dute lagun eginez. 

Gaiteroen doinu alaiak gidari eta erraldoi eta buruhandi txikiak inguruan zirela, Txapel Txinek lozorrotik esnatu ditu aretxabaletarrak Aratuste-domekarako gertatzen has daitezen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak