Horrez gain, Aita Mari itsasontziaren zereginari laguntzeko dirua batzeko materiala salduko dute Arkupen.

Aita Mari itsasontzia Mediterraneoan egiten dabilen lanaren berri jaso du Javi Julio zuzendariak Aita Mari dokumentalean (87 min.) eta otsailaren 17an, eguenean, emango dute hori Arkupen, 19:00etan. Hain zuzen ere itsasontzi horretan dabilen Izaskun Arriaran aramaiorra bertan izango da eta azken albisteen berri emango diete elkartutakoei.
Horrez gain, Aita Mari itsasontziaren zereginari laguntzeko dirua batzeko materiala salduko dute Arkupen.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.