Udaberri txapelketako jaialdia Aretxabaletan

Julen Iriondo 2022ko ots. 12a, 10:15

Udaberri txapelketako jaialdia antolatu zuten atzo, egubakoitza, Aretxabaletan. Guztira sei partidu jokatu zituzten. Alebin eta infantil mailako partiduak izan ziren, eta bertan lehiatu ziren, etxeko pilotariekin batera, Azkoitiko, Ataungo, Orioko eta Ilunpeko pilotariak. Gaur, zapatua, partidu gehiago izango dira Debagoienean, eta baita bihar domeka ere.

Hain zuzen ere, gaur, zapatua, minutu gutxi barru –gozeko 11:00etan– beste hiru partidu jokatuko dituzte Aretxabaletako Iturrigorri pilotalekuan, eta horiek gazte mailako eta seniorretako partiduak izango dira. Oñatin, berriz, 16:30ean hasita etxeko pilotariek tolosarrak, Belokikoak eta ataundarrak izango dituzte aurrean, eskuz binaka kadete eta nagusien mailan. Arrasaten, 18:30ean hasiko dituzte partiduak eta hor kategoria txikietakoak izango dira protagonista, alebinak eta infantilak.

Bergaran, domekan

Asteburuko karteldegia amaitzeko, Bergaran domeka goizean jokatuko dituzte norgehiagokak. 11:00etan hasita infantil mailako partidu bat eta senior mailako bi partidu jokatuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak