Kimuek osatutako bi bikote izango dira nor baino nor gehiago; batak, Ataungo bikotearen aurka jokatuko du, eta besteak, Azkoitikoaren aurka. Infantilen mailako lau bikotek ere jardungo dute; horietako bik azkoitiarrak izango dituzte aurkari, beste batek azpeitiarrak eta laugarrenak, Oriokoak. Nagusiek, ostera, Zumarragako bikotearen aurka jokatuko dute.
Zapatuan, 11:00etan, gazteen bi partidu izango dira; batzuek Zaldibia izango dute aurkari eta besteek Ataun. Eta domekan, 11:00etan, atzeratutako bi norgehiagoka jokatuko dituzte; bata, kadeteek eta bestea, gazteek.
Entrenatzailea itxaropentsu
Juan Mari Errasti entrenatzaileak uste du aurrera egiteko moduan izango direla bikote batzuk: "Nagusiak, gazte batzuk, kadeteak... Gogotsu dabiltza eta ikusiko da zer gertatzen den".