Euskadiko odol emaileen elkarteak eta Transfusioen Euskal Zentroak abian jarritako kanpaina urtarrilarekin batera eman zuten bukatutzat 5.000 odol-emate lortuta. Izan ere, odol erreserba minimoetan zegoen seigarren olatuko kutsatzeen eta pandemiagatik ezarritako osasun neurrien ondorioz. Helburua lortu bada ere "odol beharraren arazoa ez dela konponduko pandemia bukatu arte" adierazi dute eta gogorarazi, C OVID-19arekin kutsatu ondoren zazpi egun bakarrik itxaron behar direla –konfinamenduko epea– odola emateko.