Mozorroa gertatzeko lokala, prest

Mirari Altube Arrese 2022ko ots. 1a, 15:26

Kuadrillek mozorroak eta karrozak gerta ditzaten lokala jarri du haien eskura Udalak ohi legez; industrialdean dagoen C pabiloia izango da azken hiru urteotan bezala –Basabe jatetxearen atzeko partean–. Arkupen egin behar da lokal horren eskaera eta giltza jaso.

Lokala erabiltzeak harako zehaztutako arauak onartzea dakar. Hona hemen erabilera-arauak:

  • 1. Talde edo kuadrilla bakoitzak ordezkari bat izendatuko du, eta hark hartuko du taldearen ekintzen ardura.
  • 2. Talde bakoitzak 20 euroko fidantza jarriko du izena ematerakoan, eta lokala jaso eta giltzak ematen dituztenean itzuliko zaizkio.
  • 3. Lokalaren giltza ordezkari horri emango zaio, eta hark aldez aurretik bere datuak –NAN eta telefonoa zenbakia– eman eta agiria sinatuko du. Guztiz debekatuta dago giltzen kopiak ateratzea.
  • 4. Kuadrilla bakoitzak bere materiala eta tresnak eraman beharko ditu. Beste talde batzuetako materiala erabiltzeko, derrigorrezkoa da haien baimena izatea.
  • 5. Adingabeen kuadrillei dagokienez, lokala erabiltzeko beharrezkoa izango da taldeko ordezkaria pertsona heldu bat izatea. Pertsona
    horrek bere datuak –NAN eta telefono zenbakia– eman beharko ditu eta dokumentu bat sinatu. Gainera, taldea lokalaren barruan badago, bertan egon beharko du. Era berean, gurasoek jakinean egon beharko dute.
  • 6. Eguna amaitzean lokala garbi eta txukun utzi beharko da, eta lokaletik azkena irteten denak argia itzali eta atea itxiko du.
  • 7. Lokala 21:00etan itxiko da. Ordu horretatik aurrera ezingo da erabili.
  • 8. Martxoaren 8a baino lehen dena garbi eta jasota egon beharko da. Udalak edukiontzi bat jarriko du horretarako.
  • 9. Udalak ez du bere gain hartuko lokalean gerta daitezkeen ezbeharren edo istripuen erantzukizunik.
  • 10. Margotzeko, derrigorrezkoa da zorua eta hormak ondo babestea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak