Aretxabaletako Aratusteek ez dute hutsik egingo aurten

Mirari Altube Arrese 2022ko urt. 26a, 09:55

2020ko Aratusteetako mozorro desfilean kuadrilla bat.

Mozorro jaiarekin aurrera egitea erabaki du Aretxabaletako Udalak "beti ere egoera epidemiologikoari begiratuta" eta otsailaren 27an ospatuko den Aratuste-domeka gertatzeko lanak hasi ditu. Herri bazkaririk ez da egongo baina mozorro-desfilea bai.

"2022ko Aratusteak aurrera ateratzeko lanean ari gara, baina beti pandemiari begira. 2021ean ospatu ezin izan genuen jai baten kolorea berreskuratu nahi dugu, hori bai, modu zuhur eta arduratsuan; uneoro herritarren osasuna lehentasuna emanez”, adierazi du Kultura zinegotzi den Ainhoa Caberok. Hala, "osasun egoerari egokitutako" programa bati forma ematen hasi dira eta erabaki dute mantentzea Aratuste-domekako mozorrotutako kuadrillen desfilea eta lehiaketa; herri bazkaria, ostera, bertan behera utzi dute. Azken asteetan eta hurrengoetan bilerak egingo dituztela Aretxabaletako Karnabalen Lagunekin eta jai horretan parte hartzen duten beste eragile batzuekin adierazi du.

Programaren xehetasunak aurrerago zehaztuko badituzte ere Caberok aurreratu du ohi legez, Txapel Txinek iragarriko dituela Aratusteak otsailaren 19an.

Lokala datozen egunetan

Kuadrillek Aratusteetarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko lokala datozen egunetan zabalduko du Udalak.

Kartel lehiaketa abian

2022ko Aratusteetako irudia aukeratzeko kartel lehiaketa ere jarri du abian Udalak. Lehiaketa parte hartu nahi duen edonorentzat zabalik dago eta lanak aurkezteko epea otsailaren 7ra arte dago zabalik. Epaimahaiaren erabakia hilaren 8an jakinaraziko da eta irabazleak 250 euro jasoko ditu.

Hona hemen oinarriak:

  • 1.- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
  • 2.- Teknika librea izango da.
  • 3.- DIN A3 kartelaren neurria formatu digitalizatuan aurkeztu beharko da, gehienez 10 megatan
  • 4.- Derrigorrez testu hau izan behar du:

ARATUSTEAK
ARETXABALETA 2022

  • 5.- Irabazleak 250 euroko saria jasoko du.
  • 6.- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
  • 7.- Aurkezpena: Lanak posta arruntez helbide honetara: Aretxabaletako Udala, Otalora kalea,1- 20550  Aretxabaleta
    Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: Nortasun agiriaren kopia, eta telefono zenbakia,
    aurkeztuko dira.
    Posta elektronikoz helbide honetara: kultura@aretxabaleta.eus; asuntoa: Aretxabaletako Aratusteak 2022
    Bertan baita artxibo bat erantsi behar da posta arruntez eskatzen diren datu berberekin.
    Nortasun agiriaren kopia eta telefono zenbakia
  • 8.- Kartelak otsailaren 7a baino lehen entregatu behar dira Arkupe Kultur Etxean edo udaletxean.
  • 9.- Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat pertsonak osatuko dute.
  • 10.- Epaimahaiaren erabakia, otsailaren 8an jakinaraziko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak