Urtarrilaren 28an, umeak protagonista izango dituen ekitaldian, landatuko dituzte oparitutako kimuak. Trenbide zaharraren berdegunean izango da –bidegorriaren ondoan, Santakurtz kalearen atzealdean–, 17:30ean. Musika eskolako dantzariek agurra dantzatuko dute, eta Lekaixoka bertso eskolako kideek egindako bertso bat abestu. Bukatzeko, Amaren intxaurrak ikuskizunaren abesti bat dantzatuko dute.