Txartel digitala gertu dauka UDAk bazkideendako

Mirari Altube Arrese 2022ko urt. 21a, 14:54

Astean bidali die Aretxabaleta kirol elkarteak bazkideei txartel digitala, helbide elektroniko bidez, eta telefono mugikorrean gorde ahal izango dute hori.

"Digitalizazioan murgilduta" dago UDA, eta horren erakusgarri da aste honetan bazkideei bidali dieten txartel digitala. Telefono mugikorrean gorde ahal izango dute hori, eta horretarako, bazkide zenbakia eta pasahitza bakarrik beharko dituzte.

"Etengabeko eraldatze prozesua du abiapuntu UDAk, eta apustu sendoa egin dugu txartel digitalarekin, etorkizunera begirako aurrerapausoak emanez", adierazi dute UDAko kideek.

Argibideak telefonoz zein bertatik bertara

Txartel digitala eskuratu gura duenak UDArekin harremanetan jarrita jasoko ditu jarraibideak; horretarako honako telefono zenbakira deitu behar da: 659 79 44 65. Aste bukaeran, gainera, Ibarra futbol zelaian izango dira argibideak ematen eta laguntza eskaintzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak