Oparitutako kimuak Algara ludotekako hezitzaileek jaso zituzten umeen izenean, eta, hain zuzen ere, umeak izango dira protagonista bihar egingo duten landaketa ekitaldian; trenbide zaharraren berdegunean izango da –bidegorriaren ondoan, Santakurtz kalearen atzealdean–, 17:30ean. Leizarra musika eskolako dantzariek agurra dantzatuko dute, eta Lekaixoka bertso eskolako kideek egindako bertso bat abestu. Bukatzeko, Amaren intxaurrak ikuskizunaren abesti bat dantzatuko dute elkartutakoek.
Heriotzaren gaia lantzea da pailazo ezagunek aurkeztutako ikuskizunaren helburua, eta, hori osatzeko, zuhaitza landatzea bizitzaren eta heriotzaren sinbolo gisa. Udalak bat egin du ekimenarekin.