Urkulurako bidearen konpontze lanak, aurrera

Mirari Altube Arrese 2022ko urt. 21a, 09:05

Aretxabaletatik hainbat auzotara doan GI-3131 errepidearen zati batek beherantz egin zuen abenduaren 9ko euritearen ondorioz; hamabost metroko luzera eta zortzi metroko altuera dituen horma egonkortzeko lanetan dihardute orain.

Aretxabaletatik Urkulu urtegira zein inguruko auzoetara doan GI-3131 errepidea konpontzen dihardute joan den asteaz geroztik. Zati batek beherantz egin zuen abendu hasieran, eta harri-lubeta egiten dabiltza horri eusteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapeko lanak dira eta hiru bat aste iraungo dute; ondo bidean datorren astean bukatuko dituztela jakinarazi dute. Orain arte, txandaka bideratu dute zirkulazioa, autoendako segurtasuna bermatze aldera, eta lanek iraun bitartean ere halaxe mantenduko dute.

Hamabost metroko luzera

Iazko abenduaren 9an izandako euriteak hainbat arazo eragin zituen Aozaratza, Areantza, Goroeta eta Larrino auzoetara doan errepide horretan. 0,400 kilometro-puntuko zatiak, hain zuzen ere, beherantz egin zuen, eta hori da konpontzen dihardutena orain. Hamabost metroko luzera eta zortzi metroko altuera ditu konpondu beharreko hormak, eta lehentasunezko lanen artean sartu du Aldundiko Errepide Sailak. 45.000 euro inguruko kostua izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak