Askotariko diziplinak batzen dituzten 2019. urtean sortutako pop estiloko musika taldea da Bulego. Musikaren panorama garaikideari so eginez eta gaur egungo beharrei erantzunez sortutako iniziatiba bezala definitu izan da taldea; izan duen arrakasta ikusi besterik ez dago, pop dantzagarria eta energia positiboz betea eskaintzen du boskoteak, eta hori izango dute gozagarri Aretxabaletako emanaldira joaten direnek. Lehenengo eta bigarren diskoetako kantuak eskainiko dituzten arren, hirugarren diskoa izango da aurkeztuko dutena Aretxabaletan, Erdian oraina izenekoa.