COVID ziurtagiria eskuratzeko laguntza eskaintzen dabiltza Basotxon

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 23a, 15:30

Basotxo erretiratuen elkartean laguntza eskaintzen diete bertako bazkideei COVID ziurtagiria lortzeko eta gero, plastifikatutako txartela egiteko. Martitzenetan eta eguaztenetan eskaintzen dute zerbitzu hori, Basotxon bertan, 11:00etatik 12:00etara.

Joan den abenduaren 21etik eskaintzen dute laguntza hori eta horretarako eraman beharrekoa honakoa da: 

  • Osakidetzaren identifikazio txartela.
  • Jaiotze-data.
  • Telefono zenbaki bat, Osakidetzarekin kontaktuan egoteko erabiltzen duena.

Basotxotik adierazi dute, tramitatzera doazenak pazientziarekin joan daitezela.

Elkarretaratzerik ez Gabonetan

Bestetik, pentsio duinen alde astelehenetan egiten dituzten elkarretaratzeak bertan behera utzi dituzte Gabonetako opor sasoian. Urtarrilaren 10ean berrekingo dietela horiei jakinarazi dute zuzendaritzako kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak