Espetxe politika arrunta aplikatzea eta horrek ahalbidetzen dituen pausoak ematen hastea eskatu dute: graduen progresioa, baimen bereziak, baldintzapeko askatasuna… Eta iaztik Zaballan dagoen Gari Garcia Arrieta preso aretxabaletarra izan dute bereziki gogoan.
Iluntzean Herriko Plazan
Ez da izango gaurko ekitaldi bakarra. Iluntzean (19:00) Herriko Plazan elkartzera deitu dituzte aretxabaletarrak Sarek eta Etxeratek. Hilabeteko azken ostirala eta, era berean, urteko azkena izanik, elkarretaratze berezia izango dela iragarri dute.