San Silvestre lasterketa, urtea kirola eginez bukatzeko

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 30a, 10:54

Debagoieneko herri gehienetan abenduaren 31ko San Silvestre lasterketak bertan behera utzi badira ere, Aretxabaletan aurrera egitea erabaki dute. Umeena 16:45ean hasiko da eta helduena, 17:00etan, Durana kalean. Mozorrotuta takarraran egitera gonbidatu dituzte herritarrak antolatzaileek. 

Aretxabaletako Udalak, UDAk, Aretxartek eta Basotxok antolatu dute beste behin, eta eskatu dute maskara jantzita izateko lasterketa hasi arte eta bukatu ondoren.

Hona hemen ibilbidea:

Dortsalak eskuragai

Dortsalak Arkupen, Ibarra kiroldegian eta Belar Meta dendan eskura daitezke 2 euroren truke (16 urtetik beherakoek debalde); egunean bertan ere hartu ahal izango dira 5 euro ordainduta. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak