Aretxabaletako Udalak "irmoki gaitzetsi" du edukiontziak erre izana

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 27a, 19:02

Abenduaren 23a eta 25a bitartean herriko hiru gunetan hainbat edukiontzi erre zituzten. EAJren eta EH Bilduren Udal taldeak kezkatuta agertu dira eta gaitzetsi egin dituzte egindako ekintzak. Era berean, zentzuz eta gizalegez jokatzeko dei egin dute. 

Hona hemen Udalaren gaitzespen mezua:

"Aretxabaletako Udala, bozeramaileen batzordearen agiri bateratu baten bidez, EAJko eta EH Bilduko taldeak kezkatuta agertu dira egun hauetan izandako ekintza bandalikoengatik, eta gaitzespen irmoa agertu dute. Denbora asko daramagu edukiontziak eta hiri-altzariak erretzea pairatzen, eta egun hauetan areagotu egin direla. Horrelako gertaerak, kostu ekonomikoez eta eragozpenez gain, arrisku larria izan daitezke ondoko etxebizitzentzat. Era berean, zentzutasunerako eta gizalegerako deia egin dute, kalte horiek eragin dituzten pertsonei mezu argia helaraziz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak