'Covid ziurtagiriari ez!' lelopean, elkarretaratzea egin zuten Aretxabaletan

Jon Irizar Aranguren 2021ko abe. 27a, 11:22

"Bazterketaren aurka, eta bizitzaren eta guztiontzako giza eskubideen alde" sortu da Aretxabaletan Bizitzakideak taldea, eta Covid ziurtagiriari ez! lelopean, abenduaren 23an egin zuten lehen elkarretaratzea. 80 bat pertsona bildu ziren herriko plazan, aretxabaletarren arteko "bazterkeriari muzin" egin eta "egiazko zibismoa" sustatu asmoz.

Bizitzakideak taldea sortu da Aretxabaletan. Ohar bidez adierazi dutenez, "ez gara nor legez babestua den informaziorik besteei eskatzeko, are gutxiago informazio hori agerian uzteko"; ondorioz, Covid Ziurtagiri Digitalaren aurka osatu da taldea, tabernetan, jatetxeetan, dantzalekuetan, kiroldegietan edota erresidentzietan ziurtagiria eskatzean, herritarrok "kontrol sozialerako eta bazterketarako baliatu nahi gaituztela" argudiatuta.

"Edonoren txertoaren gaineko hautua agerian uztera behartzen gaituzte", adierazi dute, eta bide horretan, "bazterketaren aurka, eta bizitzaren eta guztiontzako giza eskubideen alde" eratu dute taldea. "Bazterkeriari muzin" egin eta "egiazko zibismoa" sustatzea dute helburu, eta desobedientziaren bidea albo batera utzita, aretxabaletarrei "giza eskubideen defentsan bat egiteko" deia egin diete.

Elkarretaratzea

Bide horretan, pasa den abenduaren 23an egin zuten lehen elkarretaratzea herriko plazan. 80 bat pertsona bildu ziren Covid ziurtagiriari ez! zioen pankartaren bueltan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak