Idiek tiratutako gurdi gainean pasatu dira Olentzero eta Mari Domingi Aretxabaletatik

Mirari Altube Arrese 2021eko abenduaren 24a

Txistularien doinu alaiei jarraituz eta zuziak zeramatzaten laguntzaileek gidatuta iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Aretxabaletara. Aiatik ekarritako idiek bultzatutako gurdi gainean egin dute ibilbidea. 

Ezohiko ibilbidea egin dute, geldialdirik egin barik, eta kaleak bete egin dituzte herritarrek Olentzerok eta Mari Domingik jaurtitako gozokiak jasotzeko eta haiek agurtzeko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak