Herriko pilotarien arteko partiduak gaur, abenduak 24, Iturrigorri pilotalekuan

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 24a, 09:42

Ohiturari eutsiz, herriko pilotariek lehian jardungo dute gaur, abenduak 24, 10:00etan hasita. Guztira, 44 bat gaztetxo dabiltza UDAko pilota taldean, eta gehienak elkartuko dira.

"Benjaminetatik hasi eta senior mailara artekoen partiduak izango dira. Eta gero, saritxo bat jasoko dute", adierazi du Juan Mari Errasti entrenatzaileak.

Domeka goizean, ostera, Gipuzkoako mendebaldeko txapelketaren finala jokatuko du Unax Gonzalez infantil aretxabaletarrak, Azpeitiko Arangurenen aurka; Iturrigorrin izango da partidua.

Gabonetako Kopa, domekatik barikura

Debagoieneko Gabonetako Kopa ere jokatzekoak dira Aretxabaletako benjamin, alebin eta infantil mailako pilotariak. Abenduaren 26an ekingo diete ligaxkatako neurketei bailarako hainbat herritan; finalak, ostera, urtezahar egunean jokatuko dituzte Bergarako pilotalekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak