'Aretxabaleta. Hamaika ibilaldi eta istorio' liburua salgai

Mirari Altube Arrese 2021eko abenduaren 24a

Loramendi euskara elkarteak Aretxabaleta. Hamaika ibilaldi eta istorio liburua argitaratu berri du Udalaren laguntzarekin. Herriaren bueltan egindako hamabi ibilaldi toponimikoetako informazioa jaso dute, eta dagoeneko salgai daukate, 20 eurotan; interesatuek Gorka Madinabeitiarekin edo Julen Abasolorekin jarri behar dute harremanetan.

Behin Gabonetako oporrak bukatutakoan Loramendin bertan ere salduko dutela jakinarazi dute, eta aurkezpen ekitaldi bat egingo dela Arkupen. Gaineratu dute liburuko hamabigarren ibilbidea oraindik ez dutela egin eta asmoa dela urtarrilean egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak