2002an jaiotako kintoek bertan behera utzi dute dantza saioa

Mirari Altube Arrese 2021eko abenduaren 27a

Martxoan bi urte beteko dira pandemia hasi zenetik eta tarte horretan Santa Ageda neska-mutil izatea egokitutakoek ezin izan dute egin inolako ospakizunik. Horregatik, hilaren 29an, 2002an jaiotako 50 bat neska-mutil dantzan egitekoak ziren Herriko Plazan baina bertan behera uztea erabaki dute. 

Santa Ageda eguneko ohiturari eutsiz, dagokion moduan jantzita irteteko asmoa zuten eta iluntzean dantzan egin, baina osasun egoeraren bilakaera ikusita erabaki dute bertan behera uztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak