'COVID ziurtagiria'-ren aurkako elkarretaratzea egingo dute gaur

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 23a, 13:38

Iturrigorri pilotalekuan elkartutako herritarrak.

"Giza eskubideen alde eta COVID ziurtagiria-ren aurka" elkarretaratzea deitu du herritar talde batek gaurko, abenduak 23. Herriko Plazan izango da, 18:30ean, eta taldea bera ere aurkeztuko dute orduan.

Joan den martitzenean, hilaren 21ean, ere elkartu ziren 45 bat herritar Iturrigorri pilotalekuan. Adierazi dutenez COVID ziurtagiria eskatzearen zentzugabekeriari buruzko hausnarketa egitea izan zen helburua eta herritarrei "babesa" ematea: "Bizi dugun egoera baztertzailea salatu nahi dugu. Txertatutako eta txertatu gabeko pertsonak gaude ekintza honen atzean eta taldearen helburua da herri eta bailara mailan COVID ziurtagiria eskatzearen inguruko informazio bilketa eta banaketa, hausnarketa eta diskriminazio egoera honen aurkako mobilizazioak egitea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak