Aretxabaletako Gabonetako erakusleiho lehiaketa, iruditan

Jon Irizar Aranguren 2021ko abe. 21a, 15:03

Aurten ere Gabonen testuinguruan apaindutako establezimenduetako erakusleihoen lehiaketa egin dute Aretxabaletan. Epaimahai batek erabakiko ditu sari nagusiak, baina herritarrek ere izango dute beren iritzia emateko aukera. Abenduaren 26a bitarte, aretxabaletarrek Arkupen jarri den kaxan, galdetegi digitalean zein komertziotan jarri diren QR kodeen bidez eman ahal dute botoa. 'Herritarren saria'-rekin Aretxarteko dendetan gastatzeko bi bono banatuko dira. Lehena, 150 eurokoa, komertzio irabazlearentzat; bigarrena, 50 eurokoa, bozketan parte hartzen duen herritar batentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak