Zazpigarrenez etorri da Neguko Azoka, eta iazko formatua izan du, prebentzio neurriak bete ahal izateko. Hala, banakako karpak jarri dituzte Mitarten hasi eta Durana osoan, plazaraino. Bi kaleetan banatuta askotariko eskaintza egon da, 24 postu jarri dituzte-eta. Artisau eta ekoizleak egon dira, eta Aretxarte merkatarien elkarteko merkatariek ere lekua izan dute azokan. Egia da hotz egin duela kalean egoteko, baina era berean, jende pilaketak saihestu dituzte. Horrekin batera, herriko hiru elkartek ere izan dute euren txokoa Neguko Azokan, UDAk eta Hiruatx eta Zaporeak GKEek.