Pailazoen emanaldia atzeratuta eta karate jaialdia bertan behera

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 17a, 16:26

Gabonetako egitarauan iragarritako hainbat kontu bertan behera utzi edo atzeratu beharrean izan dira. Azken horien artean daude Aretxabaleta Abesbatzaren kontzertua eta Leizarra musika eskolako kideen emanaldiak eta Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna.

Porrotx eta Marimototsen Amaren intxaurrak antzezlana urtarrilaren 21ean eskainiko dute –17:00etan eta 19:00etan–, eta sarrerak aldatu beharrik ez da egongo.

Bestetik, Leizarra musika eskolakoen asmoa da aurrerago, otsail edo martxo aldera, egitea emanaldi bat. 

Karate Jaialdia bertan behera

UDAk antolatutako eta domekan jokatzekoa zen Gabonetako Karate Jaialdia, ostera, bertan behera utzi dute. COVIDaren ondorioz, egun bizi den egoeragatik, hartu zuten erabakia atzo iluntzean Gipuzkoako Federazioko zuzendaritzak egindako bileran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak