Gabonetako oporrak girotzeko ekintza mordoa gaztelekuan

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 15a, 19:19

Abenduaren 27an hasi eta urtarrilaren 4ra bitartean ekintza ugari antolatu dituzte 12 eta 16 urte arteko gaztetxoendako Atxagazte gaztelekuko kideek. Irteerak izango dituzte, Degurixara eta izotz pistara; Master Txef lehiaketa; bingo musikatua; eta beste hainbat kontu.

Hona hemen egitaraua:

  • Abenduak 27 (9:30-13:30): Degurixara irteera
  • Abenduak 28 (17:30-19:30): Bingo musikatua, gaztelekuan
  • Abenduak 29 (11:00-13:00): Tie die
  • Abenduak 30 (19:00-21:00): Elegante gaua
  • Urtarrilak 3 (10:00-18:00): Izotz pistara irteera
  • Urtarrilak 4 (17:00-21:00):  Master Txef

Izotz pistara joateko aurretik eman behar da izena eta 20 euro ordaindu; azken eguna abenduaren 19a da, domeka.

Izena emateko edo argibide gehiagorako Atxagazte gaztelekura jo behar dute gazteek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak