Kirola eta emakumea: gai hori hizpide mahaiaren bueltan

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 14a, 16:20

Ainhize Barrainkua, Malen Ruiz de Azua, Oihana Azkorbebeitia eta Garbiñe Etxeberria.

Emakumea eta kirola oztopoez haratago solasaldia izango da hilaren 16an, Arkupen, lau kirolari elkartuta (19:00).

Emakumea eta kirola egitarauaren baitan, mahai-ingurua izango da UDAk eta Udaleko Berdintasun eta Kirol sailek antolatuta. Emakumea eta kirola oztopoez haratago gaiaren bueltan punta-puntako lau kirolari izango dira kontu kontari: txirrindulari ohi Ainhize Barrainkua aretxabaletarra, Malen Ruiz de Azua pertika-jauzilari arrasatearra, Oihana Azkorbebeitia mendi lasterkari abadiñarra eta Garbiñe Etxeberria Realeko kirol zuzendaria. Ane Urkiri kirol kazetariak egingo ditu moderatzaile lanak.

Mahai-inguru horren helburua bikoitza dela adierazi du UDAko kudeatzaile Ainara Mugak: "Batetik, kirol munduan, kirolari jardunean zein kudeaketa mailan diharduten emakumeei ikusgaitasuna ematea, eta, ondorioz, horien lanari; eta bestetik, emakume izate hutsagatik, kirol munduan jarduteko gainditu behar dituzten oztopoak azaleratzea eta gaitzestea". Era berean, sentsibilizatze lana ere egin gura dute: "Ohikotzat jotzen ditugun hainbat eta hainbat egoera ez direla gustuko, oztopo direla eta emakume izate soilagatik bizi behar izaten ditugula erakutsi".

Profil askotariko kirolariak

Profil eta adin askotariko kirolariak elkartu gura izan dituzte: "Baina, aldi berean, euren bizipenek antzekotasunak dituzte. Hizlarien artean amaren figura ageri da, kirolariaren figura, eta baita kudeaketan diharduenarena ere. Eta guztiak dira entzunak izatea merezi duten emakume paregabeak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak