Merkatarien spota grabatzeko figuranteak gura dituzte domeka goizean

Mirari Altube Arrese

Gabon sasoian erosketak Aretxabaletan egitera gonbidatzeko herritarrak spota egingo dute aurten ere. Irudi batzuk dagoeneko jasota ditu AZ Gaubelak-ek baina domekan, abenduaren 12an, errematatuko dute lana. Horretarako figuranteak gura dituzte eta herritarrei dei egin diete Almenera joateko, 10:00etarako.

"Txipiroiaren jokoa izango du oinarri baina gurea parodia bat da, beste behin. Oso dibertigarria izango da, jolas egingo dugu; hortaz, anima daitezela herritarrak", adierazi du Mikel Alberdi kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak