Lur-jausi txikiren bat bakarrik izan da Aretxabaletan

Mirari Altube Arrese 2021eko abenduaren 10a

Deba ibaia bete-bete egin da gau parteko euri-jasekin eta horren ondorioz Arbizelai inguruan gainezka egin du. Gauean eta goizeko lehen orduan itxita egon da Aretxabaleta eta Arrasate arteko errepidea –Mekako biribilgunera arteko zatia– baina goiza argitu orduko zabaldu dute. Lur-jausi pare bat ere izan dira Urkulura bidean.

Urkulura bidean, ur-depositua baina lehen zuhaitz bat erori da bidera eta gorago, lurra. Dena den, ibilgailuak pasatzen direla adierazi dute Udaltzaingotik.

Urkuluren betetze-maila, bestalde, atzo %92 zen eta gaur %95,86 da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak