Radu Ratoi akordeoilariak kontzertua eskaini du gaur Aretxabaletan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2021ko abe. 5a, 13:30

2019ko Arrasateko Nazioarteko Akordeoi lehiaketa irabazi zuen moldaviarrak.

2019ko irabazleak zenbait emanaldi egin ditu egunotan bailaran. Atzo, zapatua, Arrasateko Kulturaten izan zen eta gaur, domeka, Aretxabaletako Arkupen.

Bihar, abenduaren 6an, astelehena, Arrasateko Aita Menni ospitaleko aretoan egingo du kontzertua.

Radu Ratoik 2019ko Arrasateko Nazioarteko Akordeoi jaialdia irabazi zuen; hori dela eta dabil egunotan bailaran.

Egitaraua

Hau da akordeoilariak eskaini duen kontzertua:

  • De profundis, S. Gubaidulina
  • Fantasia and fugue G minor, J.S. Bach
  • Prelude and fugue BACH, F. Liszt
  • Transcendental Etudes (parts from it)

2017an Moldaviako Errepublikaren saria

1998an jaio zen Radu Ratoi eta 6 urterekin akordeoia ikasten hasi zen. Urte guzti horietan hainbat sari jaso ditu; besteak beste, 2017an Moldaviako Errepublikako kultur sailaren eskutik Kulturgintzako ikasle onena-ren saria.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak