Euskadiko karate txapelketa jokatuko da bihar kiroldegian

Mirari Altube Arrese 2021ko abe. 3a, 17:17

Odei Vazquez entrenatzen, atzean Odilo entrenatzailea duela. (Argazkia: UDA)

Senior mailako 80 kirolari inguru elkartuko dira eta kata eta kumite modalitateetan jardungo dute lehian.

Pandemiak atzeratutako txapelketa –martxoan ziren egitekoak– izango da bihar, zapatua, Ibarra kiroldegian, eta punta-puntako karatekak elkartuko dira. Euskal Autonomia Erkidegoko 80 kirolari inguru izango dira tatami gainean, guztiak senior mailakoak, eta, 10:00etan hasita, kumite zein kata modalitateetan lehiatuko dira.

Gipuzkoarrak "uste baino gutxiago" elkartuko direla adierazi dute antolatzaileek, baina Azkoitikoek, Pasaiakoek eta Irungoek Ibarran izango direla berretsi dute, baita Debagoienekoak ere, eta horien artean UDAko ordezkariak daude: Joanna Perez eta Odei eta Oxel Vazquez anaiak.

"Maila handiko lehiak ikusiko dira, probintzia bakoitzeko onenak elkartuko direlako", adierazi du Odilo Vazquezek, UDAko karateken entrenatzaileak eta txapelketaren antolatzaileak; horregatik, karatea gustuko dutenak txapelketa bertatik bertara jarraitzera gonbidatu ditu. Kata modalitateko norgehiagokekin ekingo diete; hau da, karate mugimenduak eginda. Eta ondoren, borrokekin jarraituko dute. Vazquez anaiek zein Perezek jardungo dute kumitean, eta azken horrek, katan ere bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak