Euskara argiztatzea izan zuten helburu atzo egindako ekitaldian, konpromisoak hartuta. Eta konpromiso horiek jendaurrean irakurri zituzten besteak beste, Copreci eta Mondragon Assemblyko ordezkariek, Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako kideek eta Loramendi elkartekoek. Kutxan sartu zituzten irakurritakoak, baita herritarren hautuak ere, eta idatzitako horiek gaurtik betetzen hasteko konpromisoa hartu zuten guztiek. Txokolate beroa hartuta eman zioten bukaera ekitaldiari.