Gainera, Euskararen Eguna antolatzen jardun duen lantaldeak abesti bat egin du eguna girotzeko eta ikasgela guztietan entzungo dute hori. Hona hemen abestia:
Maite duzun hori (Doinua: Alaitz eta Maiderren Txanpon baten truke)
Ezagutzen dut herri bat
bere hizkuntza duena.
Ipuin ta abestietan,
parranda giroetan
entzuten duguna.
Gaztelera, frantsesaren,
ingeles ta txineraren
mila hizkuntzen artean
bizi behar duena
bere hiztunek abandonatua
Gure hitzen berezitasuna
Euskaldunon aberastasuna
Ezagutzen dut herri bat
bere hizkuntza duena.
Ipuin ta abestietan,
parranda giroetan
entzuten duguna
Zeinek esango liguke
hizkuntzaren iraupena
luzea izatea
Aspaldiko garaietan
bertako lurraldeetan
gertatutako misterioa
Gure hitzen berezitasuna
Euskaldunon aberastasuna
Ezagutzen dut herri bat
bere hizkuntza duena
ipuin ta abestietan
parranda giroetan
entzuten duguna
Zaindu maite duzun hori x2
Zaindu maite duguna
Zaindu maite duzuna
Maite dugun hori!