Hamabi bikotek hartu dute parte txapelketan eta Agurtzane Elkoro antolatzailea gustura azaldu da kopuru horrekin. "Normalean bikote kopuru horren bueltan aritzen gara, beraz, pozik gaude aurtengoak emandakoarekin ere", azaldu du.
Edurne eta Danel Sagastak irabazi dute Aretxabaletako bikote mistoen frontenis txapelketa, Iturrigorri pilotalekuan jokatutako finalean Amaia Ariznabarreta eta Zigor Medina menderatuta (22-12). Bestalde, hirugarren eta laugarren posturako partidua ezin izan dute jokatu, lesio baten ondorioz.
Hamabi bikotek hartu dute parte txapelketan eta Agurtzane Elkoro antolatzailea gustura azaldu da kopuru horrekin. "Normalean bikote kopuru horren bueltan aritzen gara, beraz, pozik gaude aurtengoak emandakoarekin ere", azaldu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.