Institutuaren 25 urteak erakusketan jasoko dituzte

Mirari Altube Arrese 2021ko aza. 27a, 10:28

Kurtzebarri Bigarren Hezkuntzako Institutua 25. urteurrenaren bueltako ekitaldietan murgilduta dabil irailaz geroztik. Ibilbide horretako pauso eta bizipen asko eta asko dituzte jasota argazkietan eta bideoetan, eta horiek guztiak ikusgai jarriko dituzte erakusketa batean, Arkupen. Azaroaren 30ean, martitzenean, 18:00etan, irekiko dute, eta abenduaren 14ra bitartean izango da zabalik.

"Garrantzitsua iruditzen zaigu herriari bueltatzea mende laurden horretan emandakoa", adierazi dute institutuko kideek, eta aretxabaletar guztiak gonbidatu dituzte Arkupetik pasatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak