Tailerrak abenduan, Gu Haziak Gara elkartearen eskutik

Ainhoa Arana 2021ko aza. 30a, 11:03

Plaza mugatuak izango dira eta, horrez gainera, aurrez eman behar da izena bertan parte hartzeko.

Lau tailer eskainiko ditu elkarteak datorren hilabetean. Eskumuturrekoak egingo dituzte lehenengo hitzorduan, hariekin zein haziekin, eta abenduaren 8an izango da, 09:30etik 12:30era bitartean. Fototransfer tailerra, aldiz, bi egunekoa izango da, eta bertan, irudien bidez objektuak pertsonalizatzen ikasiko dute. Abenduaren 10ean eta 17an izango da hori, 10:00etatik 12:00etara bitartean.

Abenduaren 27rako, 28rako eta 29rako, bi tailer antolatu dituzte: lehena, goizez, joskintzaren hastapenen ingurukoa; bigarrena, arratsaldez, konpresak egiten ikasteko. Iralabarriko lokalean izango dira hitzorduak eta ordaintzeko bi aukera eman dituzte: dirua edo denbora. Azken honek aukera ematen die, beraz, egoera ekonomiko txarrean dauden herritarrei parte hartzeko. Materiala elkarteko kideek emango dute eta sei pertsonako taldeak izango dira, gehienez. Izena emateko, guhaziakgara@gmail.com helbidera idatzi behar da, edo 681 65 59 39 telefonora deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak