Hamabi bikotek jardungo du nor baino nor gehiago; gehienak aretxabaletarrak dira, baina inguruko herrietakoak ere izango dira: Arrasatekoak, Eskoriatzakoak eta Elgetakoak, eta Bilboko bikote bat ere badago.
Hiru bikoteko lau talde egin dituzte antolatzaileek: zapatuan (08:00-13:30), talde berekoek elkarren artean jokatuko dute; eta domekan, talde bakoitzeko bi bikote onenak elkarren artean nahastuko dituzte. Eguerdi partean iritsiko da txapelketaren bukaera; hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partidua jokatuko da lehenengo (12:00) eta finala gero (12:30).
Harmailak, ikusleen zain
UDAren 75. urteurrenaren baitako ekitaldien artean dago txapelketa eta antolatzaileek jakinarazi dute partiduak girotuko dituzten ikusleen zain izango direla harmailak.