Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak antolatutako txapelketarako sailkatu da Taberna Berri jatetxea

Mirari Altube Arrese 2021ko aza. 18a, 18:03

Durana kalean dagoen Taberna Berri jatetxea.

Gipuzkoako Pintxo, Banderilla eta Miniaturazko Sukaldaritzaren Txapelketaren Finalaurrekoa jokatuko da lehenengoz azaroaren 23an, Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen egoitzan (Donostia). Eta han izango da Taberna Berri jatetxeko sukaldari den Jose Mari Etxebarrieta.

Epaimahaiak urrian zehar aukeratu ditu finalaurreko hautagaiak, mystery shopper –bezero ezezagun bat, kalitatea egiaztatzeaz arduratzen dena– formatuan 40 establezimendu baino gehiago bisitatu ondoren. Parte hartzeko oinarrietan ezarritako jarraibideei jarraituz, finalaurreko aukeratuen artean da Taberna Berri jatetxea; pintxo eta banderillen sailean, eta baita miniaturazko sukaldaritza sailean ere. Batean, Aretxabaletako tomatearekin egindako brusheta pintxoarekin, eta bestean, buztan-biribilkiekin. Horiek egiteko ardura izango Etxebarrieta sukaldariak.

Finalaurrekoan erabakiko da zein establezimendu pasatuko den abenduaren 15ean Maria Cristina hotelean egingo den finalera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak