Iaz 90 urte bete zituzten bazkideak omendu dituzte Basotxon

Mirari Altube Arrese 2021ko aza. 12a, 18:40

Pandemiak atzeratutako omenaldi ekitaldia eskaini diete gaur Basotxo erretiratuen elkartekoek 2020an 90 urte bete zituzten bazkideei. Hamasei ziren deitutakoak baina zortzi elkartu dira. 

Ohi baino gonbidatu gutxiago izan dira Basotxoko egoitzan jende pilaketarik ez zedin egon baina ospakizunek ez dute hutsik egin. Unai Elkoro alkateak zoriondu ditu eta elkarteko zuzendaritzako kideek, Aitor Alberdi buru, opariak banatu dizkiete. Basotxoko kantu taldeak hainbat abestirekin girotu du ekitaldia, eta bukatzeko, txokolate beroa hartu dute elkartutako guztiek.

Hona hemen elkartu diren zortzi bazkideak:

  • Ascension Rodriguez Arguello
  • Elvira del Canto San Jose
  • Mari Carmen Los Santos Mazo
  • Maria Concepcion Eriz Ormaetxea
  • Maria Josefa GarciaEtxabe Ugarte
  • Maria Begoña Olazabal Sorazu
  • Carmen Errasti Lasa
  • Julian Mendo Boyero

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak