Realaren partiduetara joateko autobusa Aretxabaletatik

Mirari Altube Arrese 2021ko aza. 12a, 17:50

Realaren etxeko partiduak ikustera joateko autobusa Aretxabaletatik ere irtengo da datorren astetik aurrera. Autobuserako txartelak Arlutz tabernan salduko dituzte, 2 euroren truke, eta horiek hartzeko azken eguna ostegun gaua izango da –Europa Ligakoak izan ezik; oraindik zehazteke–. Partidua baino bi ordu lehenago abiatuko da autobusa, Azbeko geltokitik.

Ametzueta lagunarteak egindako eskaera onartu egin dute eta Reale Arenara doan autobusa herritik bertatik irtetzea lortu da. Ametzueta taldea 2005ean eratu zuten, 149 bazkiderekin, eta Salva Rodriguez presidenteak adierazi du berriro jarri gura dutela martxan. Haren esanetan badira 15 bat urte Aretxabaletatik ez dagoela autobusik Reala ikustera joateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak